ONGI ETORRI

ONGI ETORRI BERBOTS MUNDURA!

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak gara, Leire, Leire, Begoña, Garazi eta Eider eta Informazio, Komunikazio eta Teknologia ikasgairako blogg hau sortu dugu.

Taldean bost kide garenez eta gure ezaugarri komuna nahiko berbatiak garela denez, blogga Berbots izatea erabaki dugu, "berba" eta "bost" hitzak elkartuz. Gainera "berbots" hitzaren esanahia zaratatsua da, oso aproposa gure izaerarekin.

Blogg honetan hainbat gai interesgarriri buruzko gure hausnarketak, bideoak eta argazkiak ikusi ahalko dituzue. Helburua hezkuntza eta teknologia batzea da, gure ikaskuntza bideaz kontziente izateko.

HASI BERBOTSATZEN !!

No hay comentarios:

Publicar un comentario