Páginas

jueves, 19 de diciembre de 2013

11. alea: AGUR BERBOLARIOK!



Blog honi amaiera emateko, egindako ibilbidearen laburpen txiki bat usten dizuegu bertan.

Lehenengo egunean, praktika saioekin hasteko blog-a sortu genuen, eta horretarako izena pentsatu, honen diseinua zelakoa izango den erabaki eta lehenengo sarrera egin genuen. Pixkanak pixkanaka egunerokotasunean izan ditugun hausnarketekin sarrera batzuk idatzi ditugu.

Horretaz aparte, google sites bat ere sortu dugu, bertan Sormena gaiarekin loturiko artxibo, bideo, argazki, webgune... desberdinak denon eskura izateko helburuarekin.

Gloggsterra zer den ere ikusi dugu, eta esan beharra dago hau eskoletan erabiltzen dela zihurtatu dugula, izan ere, taldekide baten ahizpak lanak honen bitartez egiten ditu Ingelera ikasgaian. Guk bertan sormenari buruzko brainstorming bat egin dugu, taldekideon ideia desberdinak elkartzeko helburua zuena.

Honekin batera, delicius bat ere sortu genuen, guk erabilitako helbideak, interesgarriak ikusi ditugunak, bertan elkartzeko eta nahi izan ez gero begirada bat emateko, erabilgarria izango delakoaren helburuarekin.

Hauek izan dira harakatu ditugun helbide desberdinak eta interesgarria izan da hauekin jokatzea, gehienok ez bait genituen ezagutzen eta etorkizunean irakasle izango garenez, hauekin lanak egitea aproposa dela ikusi dugu.

Azkenik bertan daude gelako beste talde batzuen blog-ak

- http://iktmagisteritza32.blogspot.com.es
- http://tronistak.blogspot.com.es/
- http://sasifilosofoak.blogspot.com.es/
- http://ideiaksarean.blogspot.com.es/
- https://sites.google.com/site/iktkuxkuxeroak/


Agur !



No hay comentarios:

Publicar un comentario