Páginas

jueves, 19 de diciembre de 2013

10. alea: GURE AURKEZPENA

Lan guztiak merezi du bere errekonozimendua, eta bere momentua. Guk geurea izan dugu. Hilabeteak sormena lantzen egon ostean, aurkezpen eguna heldu da. SORMENA sortzeko eguna!

Oso gustora ibili gara. Dinamika txikiak egin ditugu klasekideekin, eta erakargarriak izateaz gain, sormenaren munduan sartzeko aproposak izan direla deritzogu. Sormena berez gai interesgarria da, eta hor jada bagenuen abantaila!

Sormenak jolasteko aukera ematen du, esperimentatzekoa eta probatzekoa. Horrela, erraza da gaia jorratzea eta bertan murgiltzea.

Esan dezakegu hasiera batean egindako erabakiaz ez garela damutu, eta are gehiago, horretaz harro gaudela!
Hemen agertzen dira aurkezpenean egindako argazki batzuk! SORMENA BISITAN DATORKIGU!






1go dinamikaren lehenengo zatia ezkerrean, eta bigarren zatia behean. Alderik igertzen al da? Baietz espero!

No hay comentarios:

Publicar un comentario