Páginas

jueves, 19 de diciembre de 2013

11. alea: AGUR BERBOLARIOK!



Blog honi amaiera emateko, egindako ibilbidearen laburpen txiki bat usten dizuegu bertan.

Lehenengo egunean, praktika saioekin hasteko blog-a sortu genuen, eta horretarako izena pentsatu, honen diseinua zelakoa izango den erabaki eta lehenengo sarrera egin genuen. Pixkanak pixkanaka egunerokotasunean izan ditugun hausnarketekin sarrera batzuk idatzi ditugu.

Horretaz aparte, google sites bat ere sortu dugu, bertan Sormena gaiarekin loturiko artxibo, bideo, argazki, webgune... desberdinak denon eskura izateko helburuarekin.

Gloggsterra zer den ere ikusi dugu, eta esan beharra dago hau eskoletan erabiltzen dela zihurtatu dugula, izan ere, taldekide baten ahizpak lanak honen bitartez egiten ditu Ingelera ikasgaian. Guk bertan sormenari buruzko brainstorming bat egin dugu, taldekideon ideia desberdinak elkartzeko helburua zuena.

Honekin batera, delicius bat ere sortu genuen, guk erabilitako helbideak, interesgarriak ikusi ditugunak, bertan elkartzeko eta nahi izan ez gero begirada bat emateko, erabilgarria izango delakoaren helburuarekin.

Hauek izan dira harakatu ditugun helbide desberdinak eta interesgarria izan da hauekin jokatzea, gehienok ez bait genituen ezagutzen eta etorkizunean irakasle izango garenez, hauekin lanak egitea aproposa dela ikusi dugu.

Azkenik bertan daude gelako beste talde batzuen blog-ak

- http://iktmagisteritza32.blogspot.com.es
- http://tronistak.blogspot.com.es/
- http://sasifilosofoak.blogspot.com.es/
- http://ideiaksarean.blogspot.com.es/
- https://sites.google.com/site/iktkuxkuxeroak/


Agur !



10. alea: GURE AURKEZPENA

Lan guztiak merezi du bere errekonozimendua, eta bere momentua. Guk geurea izan dugu. Hilabeteak sormena lantzen egon ostean, aurkezpen eguna heldu da. SORMENA sortzeko eguna!

Oso gustora ibili gara. Dinamika txikiak egin ditugu klasekideekin, eta erakargarriak izateaz gain, sormenaren munduan sartzeko aproposak izan direla deritzogu. Sormena berez gai interesgarria da, eta hor jada bagenuen abantaila!

Sormenak jolasteko aukera ematen du, esperimentatzekoa eta probatzekoa. Horrela, erraza da gaia jorratzea eta bertan murgiltzea.

Esan dezakegu hasiera batean egindako erabakiaz ez garela damutu, eta are gehiago, horretaz harro gaudela!
Hemen agertzen dira aurkezpenean egindako argazki batzuk! SORMENA BISITAN DATORKIGU!






1go dinamikaren lehenengo zatia ezkerrean, eta bigarren zatia behean. Alderik igertzen al da? Baietz espero!

9. alea: Prudentziaren mitoa



Hilabete hauetan zehar  lanean aritu ostean, proiektuaren emaitza uzten dizuegu bideo honen bitartez.
Bertan, Lamiakoko maskaradan kontatzen den "Prudentziaren mitoa" kontatzen da. Lan asko egin dugu, denbora asko eskaini baina barre piloa egin dugu eta merezi izan du.
Beraz, gehiago luzatu barik espero dugu gustatzea!!!

viernes, 13 de diciembre de 2013

8. alea: Aurkezpenetako gaiak


Lehenengo eguneko aurkezpenean hurrengo gaiak landu ziren:

*Sormena (gurea): hasteko ekintza batekin hasi ginen, sormena denborak mugatzen digula ideia plazaratuz.

*Sare sozialak: hezkuntzan erabilgarriak diren sare sozialak erakutsi dizkigute eta baten funtzionamendua azaldu ere.

* Teknologien bilakaera: bideo eta informazio desberdinak erakutsi dizkigute.


Bigarren egunean bi taldek eskola 2.0 gaia jorratu dute eta hauetako batek hurrengo ariketa proposatu du:
Abantailak:
        * Informazioa eskuratzeko erreztasuna
        * Lanak txukunagoak izateko aukera
Desabantailak
        *Konpontzeko arazo gehiago
        *Arazoak eman ditzazke sarean edo internetak

Hirugarren talde batek IKT-ak hezkuntzarekin nola erlazionatzen diren azaldu digute eta galdetegiak egiten erakutzi digute (Drive).