Páginas

viernes, 22 de noviembre de 2013

5.alea: BIZI ALA BIZIRAUN?

Jaio-bizi-hil. Izaki bizidunen garapena hau omen da.
Zer da bizitzea? Ba al dakigu gure bizitza bizitzen? Zer behar dugu bizitzeko?
Tamalgarria badirudi ere, dirua da gure bizimodua mugatzen duen faktore zentrala.
Azken finean zertarako gauden unibertsitatean galdetuz gero ia denen erantzuna da papeltxoa lortu eta lan egin ahal izateko, lana dirua irabazteko, dirua bizitzeko. Satisfazio pertsonalaren gainetik dago dirua, diruaren esklabu bihurtu gara jaun andreok! Eta dirurik ez balitz existituko, berdina egiten jarraituko genuke? Hau al da nahi dugun bizimodua? Zer egingo zenuke zuk dirurik gabe?



Aristotelesek esandako esaldirik interesgarrienetako bat, egiten ari zarena duina da bitartekari dirurik ez badago. Dirurik emango ez baligu egiten ari garen lanak, egiten jarraituko genukeen edo ez planteatzean jakingo dugu ziuraski ea benetan maite duguna egiten eta disfrutatzen ari garen eta horrela BIZITZEN ari garen edo soilik BIZIRATUTEN ari garen jakingo dugu.
Bizitza denbora apur bat besterik ez da, eta zertarako ari gara galtzen gustoko ez ditugun gauzak egiten? Gure eremura ekarrita, zergatik umeek matematika eta hizkuntza ikasi behar dituzte euren pasioak zeintzuk diren jakin aurretik?
Umetan ez dugu diruarekiko antsietaterik, eta zein pozik bizi diren kale erdian dantzan eta saltoka, arratsalde osoan lurra klarionekin margotzen, futbolean barruan duten guztia ematen biharko egunik egongo ez balitz bezala. Gogoa, ilusioa, pasioa arnasten da horrelakoetan, gogoratzen? Edo diruaren enkantu itsugarriak sentimendu horiek ahaztarazi dizkizu?




Lo que tiene precio no tiene valor porque lo que tiene valor no tiene precio

No hay comentarios:

Publicar un comentario