Páginas

jueves, 14 de noviembre de 2013

2. alea: LIBRE?

ASPALDIKO!!!

Jaioberriak gara blogaren kontu honetan, eta badirudi hasi bezain pronto erretiratu garela. Baina ez! Mundua deskubritzen aritu gara, bizitzari kasu egiten. Heldu da garaia bueltatu eta guztia idazteko!

Hiruzpalau aste pasatu dira gure azkeneko IKT-ko klasetik. Hiruzpalau aste ere lehenengotik. Jarraipenik izan ez duen hasiera izan da orain arte, klase hori bukatu zenetik ez baikara blogean sartu. Horregatik bada ordua aktualizatzen hasteko! Bada ordua bidaiari esperientzia berriak gehitzeko!

Tarte horretan pentsatzen aritu gara. Pentsatu dugu klaseen inguruan, irakasle bat egon behar izatearen inguruan, gidatuak izatearen inguruan...pentsatu dugu lanean, autoritatean, askatasunean...pentsatu dugu hezkuntzan.

Sarritan behar izaten dugu autoritatearen eredua edo figura. Beharbada momentu askotan ez, baina nahikoak direlakoan nago. Etxean gurasoak, eskolan irakasleak, gizartean gobernariak... eta nahiz eta horien kontra oihuka egiten dugun, oihu horiek guk geuk isiltzen ditugu. Isiltzen ditugu paso eginez, ezikusiarena eginez, atrapatuta gauden saretik irteteko saiakerarik ez eginez ...

Eta gure gaira bueltatuz, uste dugu IKT-ko klase magistralik ez izatean, oihu horiek isildu ditugula. Agindu gabe libre sentitu gara, etxeko lanik gabe denbora geneukala sentitu dugu, irakasle gabe ikasle izateari utzi diogu...baina zergatik?
Arestian esan bezala, autoritatearen figurarik egon ez delako.

Baina ez al gara gure burua engainatzen ari?
Askotan ari gara botere-harremanaren kontra altxatzen. Maiz borrokatzen dugu autoritaterik egon ez dadin. Baina gero, ez dakigu horizontaltasunean lan egiten. Ez dakigu autoritaterik gabe bizitzen. Eta une horietan demostratzen ari gara ez dakigula aske izaten, edo ez dugula horretan sinisten.

Guztiaren gainetik baina, guk askatasun ezkutu horretan sinesten dugu. Uste dugu gai garela autoritate gabe bizitzeko, eta ondo bizitzeko gainera! Horretan sinestea besterik ez da behar, horretan sinistu eta ametsak egi bihurtu!





No hay comentarios:

Publicar un comentario